Tourra uztailaren 1ean iritsiko da Bakiora, eguerdian, Armintzatik
Bakiotik Bermeorantz abiatuko da Basigoko Bide Nagusitik eta San Pelaioko Bide Nagusitik zehar. Tourraren antolakuntzak hala eskatuta, lasterketaren ibilbidearen barruan dauden ibilgailuak eta zaborrontziak kendu behar ditugu.
Udalak horretarako dituen baliabideak kontuan hartuta eta Bakioko komunitatearen beharrizanei erantzuteko asmoz, aldaketak izango dira bai aparkalekuetan bai gaur egun zaborra biltzeko ditugun guneetan.
Udalak pazientzia eskatu nahi dizue; hala ere, ahalik eta baliabide gehien bideratuko ditugu lasterketak albait traba gutxien sor diezazkion herriko eguneroko bizimoduari. Baliabide mugatuak dituen herri ertaina gara.
Aldaketak MUGIKORTASUNEAN
Ekainaren 26tik aurrera ezin izango da lasterketaren ibilbidean aparkatu eta bide nagusia husten hasiko gara. Kentzen diren aparkalekuak ordezteko, ordezko zenbait aparkaleku jarriko dira, eta horietako batzuk egoiliarrentzat eta baimendutakoentzat baino ez dira izango.
Egoiliarrek, ostatua duten bisitariek eta Bakion lan egiten duten pertsonek identifikazio bat izan beharko dute bertokoentzat egokitutako guneetan aparkatu ahal izateko. Hauek izango dira identifikazio-mota baliodunak:
- TAOko egoiliar-txartela.
- Udalak TAO txartelik ez duten pertsonei emandako egiaztagiria.
- Besteren konturako langileak: enpresa bakoitzak bere langileentzat egin beharko du eskaera.
- Gaua igarotzen duten turistak: ostatuek akreditazioak eskatu beharko dizkiete bezeroei.
ADI! Ekainaren 30ean 12:00etan itxiko dugu egiaztagiriak eskatzeko aukera.
#1 gomendioa
Auzoetan bizi diren pertsonen segurtasuna babesteko, garrantzitsua da auzoetako bide horiek autorik gabe egotea; beraz, inor ez aparkatzea kontrolatuko da.
#2 gomendioa
Zure ibilgailuak aparkatzeko garaje edo espazio pribatu bat baduzu, berezia egiten dizugu egun hauetan erabil dezazun.
#3 gomendioa
Bakio bisitatzeko asmoa duten pertsona guztiei gomendatzen diegu garraio publikoan egitea, oso zaila izango baita aparkalekua aurkitzea.
Aldaketak ZABORRA BILTZEKO GUNEETAN
Tourreko antolatzaileek eskatuta, lasterketaren ibilbidearen barruan dauden zaborrontziak ere kendu behar ditugu. Mapan kontsulta ditzakezun edukiontzietarako gune berriak prestatuko dira.
OHARRA: Ekainaren 26 eta 27an mugituko dira ibilidean zehar dauden edukiontziak.
UZTAILAren 1ean egongo diren eraginak
Antolakuntzak jakinarazi digunez, Bakiorako sarbideak kontrolatuko dira ekainaren 30eko 14:00etatik uztailaren 1eko 18:00ak arte. Kontrol horiek gainditzeko NANan Bakioko helbidea izatea eta OTA txartela edo egiaztagiria izanda, ez da arazorik egongo.
Uztailaren 1ean goizeko 11:10etan bidea itxita egongo da eta ezingo da kotxez herrian zehar ibili. Arratsaldeko 16:30etatik aurrera trafikoa berrezartzea aurreikusten da.
